Legezko Oinarriak

gelsasupermercados.es ATARIAN SARTZEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK


1.- SARRERA.


WEB GUNE honetan sartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik edozein erabiltzailek baldintza-zerrenda honetan jasota datozen testuak, baldintzak, adierazpenak, jarraibideak eta gainerako lege-oharrak irakurtzea eta onartzea.
Erabiltzailea WEB GUNE honetan sartzeak eta erabiltzeak berarekin dakar erabiltzaileak berariaz, erabat eta inolako aitzakiarik gabe bertako eduki osoa onartzea. Sarrera doakoa du.
Erabiltzailea nabigatzeko Baldintza Orokor hauen edukiarekin ados ez badago, bertan behera utzi beharko du WEB GUNEA, eta ezingo ditu bertan eskaintzen diren zerbitzuak jaso edota erabili.
Erabiltzaileak aitortzen du adinez nagusia dela eta baduela gaitasun juridiko nahikoa Baldintza Orokor hauen mende jartzeko. Era berean, berariaz eta inolako aitzakiarik gabe onartzen du bera dela WEB GUNE honetan, bertako zerbitzuetan eta zerbitzu horien edukietan sartu eta horiek erabiltzearen erantzule bakarra.
WEB GUNE honetan sartzea doakoa da eta ez da aldez aurretik inolako harpidetzarik edo erregistrorik egin behar hori ikusi ahal izateko.
Esteken bidez bertatik beste WEB gune batzuetara konektatzean edota erabiltzaileak horiek erabiltzean ere Baldintza Orokor hauek bete beharko dira, baita aipatutako WEB GUNE horiek eska ditzaketen gainerako baldintza bereziak ere. Baimendutakoa ez den beste edozein erabilera berariaz debekatua dago.
UVESCOk, bere aldetik, egoki irizten dion unean aldatu ahal izango ditu bai WEB GUNE honen konfigurazioa, bai zerbitzuaren baldintzak eta bai horren edukia ere, eta halaber, horiek ezabatu, mugatu edo aldi baterako edo betiko indargabetu, edo horiek jaso ahal izatea eragotzi, eta erabiltzaileari aldaketa horren berri ematen ahalegindu beharko du, egoerak horretarako aukera ematen dionean, WEB orrian hori argitaratuz.


2.- WEB GUNE HONEN TITULARRAREN NORTASUNA.


WEB GUNE honen arduradunaren identifikazio-datuak hauek dira:
Uvesco S.A., I.F.K. A-39345574 eta helbidea Oiartzungo Errepidea z/g, Landetxe Auzoa 20305 Irun (Gipuzkoa); Kantabriako Merkataritza Erregistroan inskribatua dago T.619, F 90, O. S-4871, 1. Inskripzioan.
E-maila: uvesco@uvesco.com


3.- ZERBITZU-HORNITZAILEAREN ESKUBIDEAK ETA OBLIGAZIOAK.


1.- Zerbitzuaren hornitzaile gisa, UVESCO behartuta dago WEB GUNE honek eskainitako zerbitzuak ematera, erabiltzailearekin sor litezkeen komunikazioen sekretua eraginkortasunez bermatzera eta egin litezkeen erreklamazioei erantzutera.
2.- Zerbitzuak mantentzeko, konpontzeko, eguneratzeko edo hobetzeko lan batzuk eginez gero, UVESCOk eskubidea du, aldi baterako eta aurrez oharrik eman beharrik gabe, WEB GUNE honetarako sarbidea eteteko, edota zerbitzuak eskaini edo baliogabetzeko eskubidea gauzatzeko, baina hori hala izanik ere, erabiltzaileei horren berri ematen ahaleginduko da, baldin eta egoerak horretarako bide ematen badio.
3.- Erabiltzaileek WEB GUNE honen bidez zerbitzuak eta/edo datuak eta/edo eskainitako informazioa erabiltzen dutenean, beren kontura eta arriskupean izango da.
UVESCOk ez du ziurtatzen, ez zuzenean eta ez zeharka ere, eskainitako informazioa edo zerbitzuak, eta bakar-bakarrik, aplikagarri diren legeen arabera eman beharreko bermeak edo elkarte honen eta erabiltzailearen arteko hitzarmen batean berariaz deskribatuta geratzen direnak eskainiko ditu.
UVESCOk ez du ziurtatzen, kasuan-kasuan, hirugarrengo pertsonek eskainitako edukia, eta ez du bermatzen eskainitako informazioaren egiazkotasuna, fidagarritasuna, zehaztasuna, egokitasuna edo komenigarritasuna erabiltzaileek edo beste edozein pertsonak horri eman nahi dioten xederako.
4.- WEB GUNE  honen jabetza intelektualeko eskubideen titularra UVESCO da. Erreproduzitzeko, banatzeko, publikoki jakinarazteko eta eraldatzeko eskubideak aipatutako konpainia horri dagozkio.


4.- ERABILTZAILEAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK.


1.- Beti-beti, erabiltzaileak legezkotasunez erabili beharko ditu WEB GUNE honetako zerbitzuak, indarreko legeriarekin bat etorriz, UVESCOren edo hirugarrengoen jabetza intelektualerako eskubideak errespetatuz.
Alde horretatik, erabiltzaileak ziurtatu egiten du WEB GUNE honen bidez egiten dituen jarduerak legearekin, moralarekin, ordena publikoarekin eta ohitura onekin bat etorriko direla, eta inola ere ez direla iraingarri izango UVESCOren izen eta irudi komertzial onarentzat.
2.- Erabiltzaileak, UVESCOk bere esku jartzen dituen zerbitzuen bitartez, ez du bertako edukiei kalterik edo aldaketarik eragiteko inolako ekintzarik burutuko, eta ez du WEB GUNEAREN funtzionamendu egokia oztopatuko, inolako arazo teknikorik sortuko, birus informatikorik eduki dezaketen elementurik bidaliko edo WEB GUNE hau hondatu, horren martxa eragotzi edo osorik edo zati batean geldiaraziko, eta halaber, ez dira beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoan sartuko edo aldatuko.
3.- Idatzitako datuen egiazkotasunaren inguruan erabiltzaileak duen erantzukizuna, edozein arrazoirengatik halakorik eman behar izanez gero, berariazkoa da, eta beraz, datu faltsurik edo zehaztasun gabekorik eman baldin badu, UVESCOk beretzat gordetzen du hari WEB GUNE honetara sartzea debekatzeko eskubidea.


5.- WEB Gunearen eta BERTAKO Zerbitzuen funtzionamenduagatik berme eta erantzukizunetatik salbu egotea.


1.- UVESCOk ez du bermatzen WEB GUNE honen eta bertako zerbitzuen funtzionamendua une oro erabilgarri egongo denik eta jarraipena izango duenik.
Modu horretan, erantzukizun orotatik salbu dago WEB gunea eta bertako zerbitzuak erabilgarri ez egoteak edo funtzionamenduan jarraipenik ez izateak eragin ditzakeen edonolako kalte eta galerengatik edota erabiltzaileek WEB gun honi eman ahal izan dioten erabileragatik.
Nolanahi ere, WEB gune hau etengabe erabilgarri edukitzearren ahaleginik handienak egingo ditu UVESCOk.
2.- UVESCOk erabiltzaileen datu pertsonalen gaineko pribatutasun-sistemak jarriko ditu haien esku, hirugarrengoek horiek erabiltzerik izan ez dezaten. Erabiltzaileak eskainitako datu pertsonalen osotasuna, konfidentzialtasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurri teknikoak eta antolamendu mailako guztiak ezarri ditu UVESCOk.
Alde horretatik, ezagutza hori baieztatuz gero sortzen diren kalte eta galeren inguruko erantzukizun guztietatik salbu geratuko da aipatutako elkartea.
3.- UVESCOk arlo honetan segurtasuna bermatzeko neurri egoki guztiak ezarri dituen arren, ez du kontrolatuko eta ez du bermatuko WEB GUNE honen edukietan ez denik birusik edo beste elementurik izango, erabiltzailearen sistema informatikoari (softwarea eta hardwarea) edo sistema informatiko horretan gordetako agiri elektroniko eta fitxategiei kalte egin diezaiokeenik.
UVESCO erantzukizun guztietatik salbu dago bertako edukietan birusak egoteak eragin ditzakeen edozein eratako kalte eta galerengatik, erabiltzaileen sistema informatikoari, agiri elektronikoei, fitxategiei eta abarri kalte egiten dietenean.
4.- UVESCOk ez du obligaziorik eta ez du kontrolatzen nola erabiltzen dituzten erabiltzaileek WEB gune hau, bertako zerbitzuak eta bertako edukiak. Bereziki, elkarte honek ez du bermatzen erabiltzaileek WEB gune hau, bertako zerbitzuak eta bertako edukiak Baldintza Orokor hauekin eta, hala egokituz gero, aplikagarri izan daitezkeen Baldintza Bereziekin bat etorriz erabiliko dituztenik, ezta modu arduratsu eta zuhur batean erabiliko dituztenik ere.
Elkarte honek ez du egiaztatzeko obligaziorik eta ez du egiaztatzen erabiltzaileen nortasuna, ezta horiek beren buruaz beste erabiltzaile batzuei eskaintzen dizkieten datuen egiazkotasuna, gaurkotasuna, zehaztasuna eta/edo benetakotasuna.
5.- Erabiltzaileak onartzen du Atari hau fede onez sortu eta garatu duela UVESCOk, barneko nahiz kanpoko iturrietatik jasotako informazioarekin, eta bere egungo egoeran eskaintzen diela erabiltzaileei, nahiz eta oker edo akats batzuk izan ditzakeen. Horregatik, erabiltzaileak, bertan nabigatuz Atariak sor diezaiokeen fidagarritasun, erabilgarritasun, edo itxaropen faltsuarekin loturiko edozein erantzukizunetatik salbuetsi egiten du UVESCO.


6.- Jabetza intelektuala.


WEG GUNE honen edukiaren gaineko eskubide guztiak UVESCOrenak dira, edukiak hornitzearren berarekin kontratu bat izenpetu duten enpresei dagozkienak eta jabetza intelektual eta industrialaren nazio eta nazioarte mailako arauek babestuta daudenak izan ezik.
WEB GUNE honen diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak, UVESCOren  zeinu bereizgarriak edo logoak, frameak, bannerrak, softwarea eta bere kode, iturri eta xede desberdinak eta abar UVESCOren jabetzakoak dira, eta hark beste inork ez ditu legez horien gaineko ustiapen-eskubideak.
UVESCO osatzen duten gainerako elkarteen logoak edo zeinu bereizgarriak, WEB GUNE honetan erabiltzailea nabigatzen ari den bitartean azal daitezkeenak, horietako bakoitzaren jabetzakoak dira, eta legez haiek dituzten horien ustiapen-eskubideak, eta berariaz onartua dute, kasu bakoitzaren arabera, WEB GUNE honetan ager daitezela.
WEB GUNE honetan sartzen den erabiltzaileak ezin ditu kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, argitaratu, laga edo saldu arestian aipatutako elementuak, ezta lortutako informazioarekin produktu edo zerbitzu berriak sortu ere.
Erabiltzaileak pertsonalki eta xede komertzialik gabe bistaratzeko eta kargatzeko baimena bakarrik izango du, eta ezin izango die hirugarrengo pertsona edo entitateei baimen hori luzatu.
WEB GUNE honetan ageri diren grafiko edo diseinuei, baldin eta horien titulartasuna UVESCOren enpresa laguntzaileena bada, baldintza hauek aplikatuko zaizkie, kontrakorik hitzartu ezean.
Guztiz debekatuta dago erabiltzaileak WEB GUNE honetan aldaketarik egitea eta bertako edukian eraginik izatea, esate baterako estekak (edo linkak) eta antzekoak aldatzea.
UVESCOk zaindu egingo du WEB GUNE honetako edukiek ez dezaten izaera pornografikorik, xenofoborik, diskriminatzailerik, arrazistarik, iraingarrik edo indarkeria bultzatzen duenik izan. Era berean, erabiltzaileentzat kaltegarri izan daitekeen edozein xehetasun eragozten ahaleginduko da.


7.- IZAERA PERTSONALEKO DATUAK BABESTEA.


UVESCOk uneoro errespetatuko du Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999ko Lege Organikoan xedatutakoa nola izaera pertsonaleko datuen babesarekin loturiko gainerako arauetan aurreikusitakoa, eta teknika eta antolamendu alorrean beharrezkoak diren neurriak aplikatuko ditu, erabiltzaileek Atari honen bitartez eskainitako datuak jasotzen dituzten fitxategiei segurtasun-maila egokia ematearren.
Atari honetan, UVESCOren entitate jakin batzuen web guneetan sartzeko aukera ematen duten estekak daude. Entitate horiek datuen babeserako beren politika propioak izango dituzte, eta kasu bakoitzean, beren fitxategien erantzule izango dira.
Batzuetan, erabiltzaileak formularioen bidez eskainiko ditu bere datuak, dela bere borondatez, edo dela UVESCO barruko dagokion entitateak eskatuta, kontsultak, egiteko, informazioa eskatzeko eta/edo Atari honen bitartez eskainitako produktu, zerbitzu eta/edo jarduerak kontratatzeko, horrelakoetan interesatuta egonez gero. Erabiltzaileak eskaini beharreko datuak beharrezkoak izango balira arduradunak haren galderari erantzuteko, eskatutako informazioa emateko eta/edo produktu bat zerbitzu bat kontratatzeko, arduradunak horren berri emango dio erabiltzaileari, eta adieraziko dio nahitaezkoa dela datu horiek betetzea.
Erabiltzaileak UVESCOren entitateen edozein web gunetako formularioen bitartez eskaintzen baditu bere datuak, erabiltzailea dagokion entitateari baimena ematen ari zaio hark bere datuak erabil ditzan, datu horiek jasotzeko xedearekin bat etorriz. Erabiltzailearen datuak jasotzen dituen entitatearen ardurapean sortutako fitxategi baten barruan sartuko dira datu horiek, eta entitateak aurrez adieraziko dio xehetasun hori.
Erabiltzaileak eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango ditu helbide horretan, kasu zehatz bakoitzean adierazten den fitxategiaren arduradunaren aurrean. Era horretan, UVESCOk, datuak jasotzen diren une horretan, informaziorako eskubidea bermatu nahi die erabiltzaileei.
Formularioak datu faltsu, zehaztugabe, osatugabe edo eguneratugabeekin betez gero, erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Erabiltzaileak eskainitako datu guztiak konfidentzialki tratatuak izango dira.


8.- ESTEKAK EDO LOTURA HIPERTESTUALAK.


Ezin daiteke beste WEB GUNE batetik Atari honetara inolako estekarik ezarri, UVESCOk berariaz eta idatziz aurrez baimenik ematen ez badu.
WEB ORRI honek UVESCOk kudeatzen ez dituen beste atari edo WEB GUNE batzuetarako loturak edo estekak izanez gero, elkarte honek adierazi nahi du ez duela atari edo WEB GUNE horien gainean inolako kontrolik egingo eta ez duela bertako edukiaren erantzukizunik hartuko. WEB GUNE honek eduki ditzakeen estekak informaziorako aipamen gisa bakarrik eskainiko dira, eta ez da horien eduki, jabe, zerbitzu edo bertan eskainitako produktuei buruzko inolako balioespenik egingo.
Nolanahi ere, UVESCO eta UVESCOren enpresak erantzukizun orotatik salbu daude hirugarrengo horiek eskainitako zerbitzuei dagokienez, horiekin loturik jar litezkeen edozein eratako erreklamazio eta demanden aurrean.


9.- BALDINTZAK BALIOGABETU ETA INDARGABETZEA.


WEB GUNE hau erabiltzeko eta bertan nabigatzeko Baldintza Orokor hauetako edozein baldintza guztiz edo zati batean baliogabea edo indargabea joko balitz, xedapen horri edo baliogabea edo indargabea den haren zatiari bakarrik eragingo dio, eta gainerako guztian, bere horretan iraungo dute gainerako baldintza orokorrek, eta eraginda gertatu den xedapena edo xedapen-zatia ezarri gabekotzat joko da, baldin eta baldintza orokor hauentzat funtsezkoa izateagatik horiei guztiei eragiten ez badie.


10.- LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA.


Espainiako legeriaren mende daude erabiltzeko eta nabigatzeko Baldintza Orokor hauek, baita erabiltzailearen eta UVESCOren arteko beste edozein harreman ere.
Baldintza Orokor hauen edukietatik edo erabiltzailearen eta UVESCOren arteko harremanetatik sor litekeen edozein auzi konpontzeko, bi aldeak, legokiekeen beste edozein foruri berariaz uko eginez, Donostiako Auzitegi eta Epaitegien eta ez beste inoren jurisdikzio eta konpetentziaren mende jartzen dira. (Gipuzkoa)




leihoa itxi